Ez galdu sekula unerik Pixel kamerarekin! Lortu argazki eta bideo bikainak Erretratu modua, Gaueko ikusmena, Kamera lasterra, Lausotze zinematikoa eta antzeko eginbideak erabilita.
Atera argazki txundigarriak
• HDR+ esposizioarekin eta zuri-balantzea kontrolatzeko aukerekin: erabili HDR+ argazki bikainak ateratzeko, baita argitasun gutxirekin edo argi-iturria atzean duzula ari zarenean ere.
• Gaueko ikusmena: ez duzu berriro erabili nahiko flasha. Ilunpean galdu ohi diren xehetasun eta kolore guztiak harrapatzen ditu gaueko ikusmenak. Astroargazkiei esker, Esne Bideari ere atera ahalko dizkiozu argazkiak.
• Kameraren laguntzailea: lortu iradokizunak eta jarraibideak Gemini-ren ereduen laguntzarekin, argazki hobeak ateratzeko.
• Automatikoki aukeratutako argazkirik onena: kliskagailua behin bakarrik sakatuta, ez duzu inoiz galduko zure lagunekin izandako momentu berezi hori.
• Bereizmen handiko zooma: hurbildu asko urrun-urrunetik. Bereizmen handiko zoomari esker, urruneko gauzen irudi handiak gardenago aterako dira.
• Pro bereizmeneko zooma: egin zoom 100× arte irudi generatiboko eredu aurreratu bati esker.
• Gehi nazazu: elkartu talde osoa argazkietan, argazkia ateratzen ari den pertsona barne.
• Esposizio luzea: gehitu sormenezko lausotze-efektu bat mugitzen ari diren subjektuei.
• Atzeko planoko lausotzea: gehitu sormenezko lausotze-efektu bat atzeko planoan, baina mantendu subjektua fokuratuta.
• Makro moduko fokuratzea: kolore biziak eta kontraste ikusgarria, baita subjektu txikienetan ere.
• Kontrolatzeko aukera profesionalak: erabili kameraren ezarpen aurreratuak, hala nola obturadorearen abiadura eta ISOa.
Bideo sinestezinak hartualdi bakoitzean
• Bideoak indartzea: lortu bereizmen oso handiko bideoak AAren bidez haiek hodeian prozesatuta.
• Gaueko ikusmeneko bideoa: grabatu une bikain hori, baita ilun badago ere.
• Grabatu fideltasun handiko bideo dotoreak bereizmen txundigarriarekin eta audio garbiarekin, toki jendetsuetan bazaude ere.
• Lausotze zinematikoa: sortu efektu zinematiko bat subjektuaren atzeko planoa lausotuta.
• Efektu zinematikoa: telefonoaren mugimendu panoramikoa moteltzen du.
• Sakatze luzea: grabatu bideo labur eta informalak argazki modu lehenetsian zaudela, obturadorea luze sakatuta.
Eskakizunak: Pixel kameraren azken bertsioak Android 16 eta bertsio berriagoak erabiltzen dituzten Pixel gailuetan soilik funtzionatzen du. Wear OS-rako Pixel kameraren azken bertsioa Wear OS 5.1 (edo bertsio berriago bat) darabilten eta Pixel telefonoetara konektatuta dauden gailuetan soilik erabil daiteke. Eginbide batzuk ezin dira erabili gailu guztietan.
Azken eguneratzea
2025(e)ko urr. 30(a)